
Umeentzat asteburu borobila
bedaio Artubi Elkarteak eta Galtzaundi Euskara Taldeak elkarlanean ekitaldiz beteriko asteburua antolatu dute Bedaion. Atzo eta gaurko egitarauean protagonista bakarrak haurrak dira, ekimenak hauei zuzenduak baitaude. Atzo Lur Korta ipuin kontalaria eduki zuten txiki eta gaztetxoek lagun. Ondoren, eskulanak eta merienda izan zituzten. Egunarekin amaitzeko marrazki bizidunen filma ikusi zuten elkartean. Gaur berriz beste modu bateko ekintzak egingo dituzte. 10:30ean mendira irtengo dira, haizea lagun baldin badute kometa eta guzti. Inguruko haur guztiak gonbidatuta daudela aipatu dute antolatzaileek. Ondoren, bazkaria egingo dute eta arratsaldean haurrak euren jolasetan ibiliko dira.
Ikastaroak
Yate kapitaina izateko
TOLOSA, - 2008-11-09
Deialdiak
Babarrun asteko herri bazkarirako txartelak
TOLOSA, Gure Kaiola elkartea - 2008-11-15
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.