Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosa
2008ko azaroak 23, Igandea

;2008-07-27;Alde Zaharrean kantu kontari

Alde Zaharrean kantu kontari

tolosa Ez da atzo goizeko kantua. Ez da Tolosako kontua bakarrik. Usadioa. Euskal Herriko hainbat txokotan egiten da. Donostian hilabeteko hirugarren larunbatean adibidez. Tolosan, Tontokalen, ekainean hasi ziren eta hilabeteko azken larunbatero jarraituko dute 12:00etatik aurrera. Zertan? Euskal kantez eta Jokin Artetxe zuzendari lanetan dutela, kaleak alaitu eta tabernaz taberna eztarria bustiz. Nahi duenak badaki noiz eta non duen hitzordua; kalean ez dago aterik, gogoa bakarrik: Tolosa Kantari.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.