
Barazki zerrenda zabala, oso giro ona eta
jende dezente atzoko azokan
Azoka ðð Ibarrako piparra edo tomatea dira nagusi; Berdura plazan ere zerrenda polita izan zen aukeran, atzokoan.
pablo alberdi
Atzoko azoka eguna oso giro onean ospatu zen Tolosan. Eguraldi ona zela eta, askok uste genuen erosle kopuruak behera egingo zuela, baina ez zen horrelakorik gertatu. Mahaietan jende dexente ikusi genuen, eta aipatzekoak ere dira kanpotik etorri ziren bisitariak.
Eskaintza aldetik, udako barazkiak aipatu behar ditugu. Baina, Ibarrako piparra edo eta tomatea suertatzen ari dira nagusi bezela egun hauetan, eta dirudienez datozen asteetan ere mahaietan izango dira. Kopurua gorantz dihoala, eta prezioak, berriz, beherantz, baina, atzokoan, esaterako, piparrak 4eurotan saldu ziren kiloko.
Berdura plazazo zerrenda ere aipatzekoa da. Barazki aukera oso zabala, baratzarako landare asko eta apaingarriko landareak ere aukeran.
Deialdiak
Lizardiko eskopetarien afaria
TOLOSA, - 2008-11-15
Hitzaldiak
EHUren jardunaldi informatiboa
TOLOSA, Kultur Etxea - 2008-11-25
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.