
Bisita gidatuak udaran Gorrotxategiren museoa eta argazki erakusketetan
Tolosa Irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango dira konfiteroak eta Linazasorok ateratako argazkiekin erakusketak.
a. imaz
Aranburu Jauregiko erakusketak udan zabalik egongo dira. Bertan Jose Mari Gorrotxategi gozogileak eta Iñaki Linazasorok aterako argazkiak egongo dira ikusgai. 55 urte argazkitan erakusketa da Gorrotxategi gozogileak bere bizitzan zehar ateratako argazkien erakusketaren izena. Iñaki Linazasorok ateratako argazkien aukeraketa, hau da, Aranburun ikusgai jarri duen erakusketaren izena, berriz, Begikoak da, bere begikoenak, edo kuttunenak aukeratu baititu.
Argazki erakusketak irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango dira. Ordutegiei dagokienez, Aranburu jauregia astelehenetik larunbatera irekita egongo da, 17:30etik 19:30era. Sarrera doakoa izango da.
Bisita gidatuak
Aranburu Jauregiko erakusketen bisita gidatuak Gorrotxategi Museoarekin batera egin ahal izango dira ordutegiari dagokionez: astelehenetik larunbatera eta 10:00etan edota 16:00tan. Igandeetan berriz 10:00etan egingo dute bisita gidatua bertara joan nahi duenaren gozamenerako. Irteerak beti ere Tolosaldea Tour turismo bulegotik egingo dira, hau da, Santa Maria Plaza, 1 helbidetik. Bisita gidatuen prezioa 1,5 eurokoa izango da.
Deialdiak
Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa
TOLOSA, - 2008-10-11
Zinema
'Go!azen' filma doan
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-11-23
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.