
Juan Mari Jauregiri omenaldia egingo diote datorren asteartean
Tolosa ðð Zortzigarren urteurrena beteko da ETAk hil zuela; 12:30ean izango da ekitaldia Fronton kafetegiaren ondoan.
erredakzioA
ETAk hil zuela zortzigarren urtea betetzen denean, Juan Mari Jauregiri omenaldia egingo diote datorren asteartean, hilak 29. Omenaldia 12:30ean izango da, Tolosako Fronton kafetegiaren ondoko lorategian, Jauregiren omenez dagoen oroigarrian. PSE-EEk bidali duen ohar batean zehazten denez, ekitaldian izango dira, besteak beste, Jose Manuel Rodriguez, Terrorismoaren Biktimen babeserako Goi-komisarioaren zuzendari orokorra, Maixabel Lasa, Jauregiren alarguna eta Biktimen Laguntzarako Bulegoaren zuzendaria, eta Oscar Renedo, PSE-EEren bozeramailea Tolosako Udalean.
Juan Mari Jauregik 49 urte zituen ETAK hil zuenean. Gipuzkoako gobernadore zibila izan zen 1994tik 1996ra. Kargu horretarako izendatu aurretik, PSE-EEren zinegotzia izan zen Tolosako Udalean, 1991. urtetik aurrera. Zinegotzi zela, Kirol sailaren ardura zuen. Jauregi 1989 urtean afiliatu zen PSE-EEra. Aurretik Espainiako Alderdi Komunistaren kidea izan zen.
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
Musika
Muyayos de raiz
TOLOSA, Bonberenea - 2008-11-28
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.