XIV orduak

Umorez eta kemenez jantzitako artaldea

2012/05/27
Nork

Urduritasuna eta ikusmina. Horixe sortzen dute XIV Orduek, eta hori nabari zen goizeko bostak jotzear ziren une horretan, umore onarekin batera. Bateko zein besteko koadrilen artean barrea eta poza baitzen nagusi. Anjel Alkain eta konpainia probaren aitzakian egiten ari ziren grabaketak sortuak irri horietako batzuk. Bada, hauek euren lana bukatzearekin batera hasi dira mendizaleak ibilian. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

Giro bikaina XIV Orduak egiteko

2012/05/27
Nork
Giro bikaina XIV Orduak egiteko

Eguraldiaren aitzakiarik ez da izan 2012ko XIV Orduak egiteko. Parte hartzaileek eta antolakuntzak bat egin dute proba egiteko giro bikaina izan dela azpimarratzerakoan. Jon Ormazabal probaren koordinatzaileak azaldu duenez, «eguraldi aproposa egin du mendian ibiltzeko. Haize pixka bat izan da, eta goizean fresko eta tenperatura politarekin abiatu dira mendian ibiltzeko». Eguerdian pixka bat berotu duela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

Mendizaleak Berazubira iristen

2012/05/27
Nork

 

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

Mendizaleak hasi dira Berazubira iristen

2012/05/27
Nork

Mendizaleak hasi dira Berazubira iristen. Lehenengoan 17:30ak inguruan iritsi dira, proba hasi eta 12 ordu eta erdira. 2.300 bat mendizalek hartu dute parte proban, eta horietatik gehienak gizonezkoak izan dira, emakumezkoak 470 bat izan dira.  

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

Nafarroako lurretan barrena

2012/05/27
Nork

Irakurri gehiago

Bidalita XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

«Baba osoa badu, aurrera jarraitzeko ziztatu eta desinfektatu egiten dugu»

2012/05/27
Nork
«Baba osoa badu, aurrera jarraitzeko ziztatu eta desinfektatu egiten dugu»

Elena Vidales Goitia tolosarra San Migeleko Gurutze Gorriaren postuan izan da osasun tekniko gisa mendizaleak artatzen. Noiztik zaude San Migeleko postuan? Goizeko hamarretan iritsi gara, muntatu dugu denda eta ordutik aurrera hasi gara lanean. Nola etorri zaizue jendea Gurutze Gorriko dendara? Hasieran jendea orokorrean oso ondo etorri da. Etorri direnak pixka bat minberatuta zeuden, kontrakturaren bat edo, eta lasaigarria eman zaio. Baten bati masajea ere eman zaio, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

«Gazte asko daudela eta aurrekoetan baino parte hartzaile gutxiago daudela egin zaigu deigarria»

2012/05/27
Nork
«Gazte asko daudela eta aurrekoetan baino parte hartzaile gutxiago daudela egin zaigu deigarria»

Mila Goikoetxeak hirugarren aldia du XIV Orduetan boluntario lanetan ari dela. Tolosarra da izatez, eta egun Gorritin bizi da. Gorritikoa da Itziar Zugasti eta lehenengo aldia du boluntario gisa ari dela. Biak Gorritin aritu dira anoa postuan laranjak eta ura ematen mendizaleei. Zein izaten ari da zuen lana Gorritiko postuan? Mahaiak jarri ditugu, mahai gainean botilak jarri eta laranjak moztuta utzi ditugu. 07:30ak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

San Migelen, indarrak berreskuratzen

2012/05/27
Nork
San Migelen, indarrak berreskuratzen

  Aurrera doa XIV Orduen proba eta une honetan jendez gainezka dago San Migel. Bai ibiltariak eta baita hauekin tarte bat egoteko joan diren bere senide eta lagunak ere elkartu dira baseliza inguruko anoa postuan. Eguraldi ona dago: eguzkitsua, baina aldi berean nahiko freskoa. Mendizaleek diotenez, Lekunberriren aurretik bero handia izan dute, eta eskertu dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

Lekunberrin da XIV. orduetako tropela, oinetan lehen zauriak agertzen hasi dira

2012/05/27
Nork

Irakurri gehiago

Bidalita XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

Gorrititik pasa dira parte hartzaile guztiak

2012/05/27
Nork

 

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Mendia, XIV orduak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)