Jokin Monfort jai teknikariak eta Mikel Arreseigor zinegotziak, Tolosako inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketako oinarriak eta baldintzak aurkeztu dituzte gaur goizean. Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek, kultur etxean edo www.tolosakoudala.net webgunean eman beharko dute izena, eta horretarako epea, otsailaren 1ean amaituko da, 13:00etan. Izena emandakoan, zenbaki bat jasoko du parte hartzaileak. Ondoren, inauterietan, zenbaki hori [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 31n izango da Samaniego eta Orixe ikastetxeek antolatzen duten elkartasun krosa. Izena, hilaren 29ra bitartean, Aralar kirolak dendan eman daiteke, 6 euro ordainduz.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Hezkuntza, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 27an, ostegunean, Caja Laboral Baskoniak Olympiacos taldearen aurka jokatuko duen partida ikusteko irteera antolatu du TAKEk. 1998 edo beranduago jaiotakoek 15 euro ordaindu beharko dute, eta 1997. urtean edo lehenago jaiotakoek, aldiz, 20 euro. Partida 20:30ean izango da. Izen emateko, takesb@takesb.com helbidera mezu bat bidaliz egin daiteke. Diruaren ordainketa klubeko edozein entrenatzaileri ordainduz egin beharko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Eguberrietako 31. Shanti Trofeoa hilaren 26ean, asteazkenean, hasiko da. 60 talde izango dira parte hartuko dutenak: alebin mutilak 20 talde, alebin neskak 11 talde, benjamin mutilak 26 talde eta benjamin neskak 3 talde izango dira. Partiden egutegia, Shanti kirol dendan edota Usabal kiroldegian ikus daiteke.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Futbola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Izen eta ospe handiko azoka da Tolosan egiten den Gabonetako Azoka Berezia. Bihar izango da, eta Tolosako kale eta plazak hainbat postuz beteko dira. Hiru gune erabiliko dira azoka berezia egiteko: San Frantzisko pasealekua, Trianguloa plaza eta Plaza Zaharra. Hauez gain, ohiko larunbateroko merkaturako erabiltzen direnak ere postuz beteta egongo dira: Zerkausia, Berdura plaza eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Azokak, Festak, Gastronomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Tolosa Indoor Kartingean iraupen lasterketa egingo dute hilaren 23an eta 24an. Ordutegia 21:45etik 23:30era izango da. Hiru pertsonako 16 taldek parte hartu ahalko dute, eta pertsona bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Izena www.themotorplan.com helbidean eman behar da.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Izen eta ospe handiko azoka da Tolosan egiten den Gabonetako Azoka Berezia. Larunbatean izango da, eta Tolosako kale eta plazak postu ezberdinez beteko dira. Hiru gune erabiliko dira azoka berezia egiteko: San Frantzisko pasealekua, Trianguloa plaza eta Plaza Zaharra. Hauez gain, ohiko larunbateroko merkaturako erabiltzen direnak ere postuz beteta egongo dira: Zerkausia, Berdura plaza eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Azokak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Tolosako Udalak Gabonetarako egitarau oparoa prestatu du herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Batetik, Sointek etxearen eskutik Kiliklon Txokoa jarri dute Zerkausian, eta abenduaren 22ra arte egongo da bertan. Sointekeko Sonia Ezkerrak esandakoaren arabera, «orain arte oso harrera ona izan du, eta helburua, jendea Tolosara erosketak egitera gerturatu eta haurrak hor utzi ahal izatea da». Hori dela [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Laskorain ikastolako abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko du. Gaur da hitzordua, 20:00etan, Sakramentinoen elizan. Txikien (8-9 urte) eta helduagoen (10-13 urte) taldeak ariko dira.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Datozen Eguberrietan, eta urtarrilaren 26a arte, Tolosako Aranburu jauregian sartzen denak hiru erakusketa ikusteko aukera izango du. Artistek lan egiteko eta adierazteko bide desberdinak aukeratu dituzte, baina hirurek topatu dute barruan duten ezinegona adierazteko modua. Bisitariak, lehen solairuan, Javier Baldaren (Iruñea, 1958) lanekin egingo du topo. Arkitekturarekin jolasten du, nahiz eta «funtziorik gabeko arkitektura» den [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »