
2008-07-09 | 14:34:44
Kirola
Bihar hasiko da 40. Paleta Txapelketa
Tolosa CFk antolatuta, Berazubiko frontoian izango dira partidak
10 bikote ariko dira lehian; kanporaketak bihartik uztailaren 23ra arte luzatuko dira
Bihar hasiko da Tolosa CFk antolaturiko 40. Paleta Txapelketa. Guztira, 10 bikote ariko dira lehian Berazubiko pilotalekuan, dagoeneko txapelketa klasikoa bilakatu den honetan.
Ligaxka sistema erabiliko dute, beraz, bi taldetan banatuta, talde bakoitzeko bi lehenak final erdietarako sailkatuko dira. Kanporaketak bihartik uztailaren 23ra arte luzatuko dira, eta 19:00etatik aurrera jokatuko dituzte, bakoitzean bi partida izango direlarik.
Bestalde, berdinketa suertatuz gero, lehenik berdinduta dauden bikoteen arteko emaitzak hartuko dituzte kontuan, eta honekin nahikoa ez balitz, tanteo orokorrak hartuko lituzkete kontuan. Partidak 30 tantura izango dira, eta antolatzaileek azaldu bezala, atzeraezinak dira, «hauek atzeratzeko arrazoi bakarra eguraldiak eragindakoak izango dira».
Ordezkoek jokatu ahal izateko, beti ere bikotearen titular bat egon beharko du, eta bikote batek kale eginez gero, partidua galdutzat emango zaio 30-0 emaitzarekin. Final erdietatik aurrera partidak txuriz jokatuko dituzte.
Guztia prest dago beraz, eta bihartik aurrera ikuskizun politaz gozatzeko aukera izango da Berazubiko frontoian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.