
2008-07-07 | 12:17:47
18 urteko gizonezko bat atxilotu dute gasolindegiko langile bat eraso duelakoan
Igande goizean izan zen ustezko erasoa
Igande goizaldean Tolosako gasolindegiko langile bat erasotu zuelakoan, Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu zuen gasolindegi inguruko industria gune batean.
Barne sailak informatu duenez, bi gazte gasolindegira joan ziren igande goizean, 09:00a aldera, eta homologaziorik ez zuen ontzi batean gasoila bota nahi zuten. Gasolindegiko langileak hori ezin zutela egin esan eta orduan erasotu zuten, sudurrean odol jarioa eragin ziotelarik.
Gazteek ihes egin eta hortik gutxira gazteetako bat atxilotu zuen Ertzaintzak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.