
2008-06-26 | 17:03:26
Kirolak
Alpino Uzturre 112 gailurretan izango da igande honetan
Elkartearen 50. urteurreneko ospakizunen baitan, Gipuzkoako mendi puntuagarri guztietara igoko dira
Igande honetan, ekainak 29, Alpino Uzturre mendi elkartea Gipuzkoako mendi puntuagarri guztietan izango da, elkartearen 50. urteurrena dela eta.
Mendi federazioak argitaratzen duen katalogoan, 112 mendi puntuagarri daude Gipuzkoan. Alpinoko 112 bazkide eta lagun izango dira ekimen honetan partaide, adin guztietakoak, 14 urtetik 86 urtera, batzuk gertuko mendietara (Uzturre, Hernio, Txindoki) joango dira, beste batzuk urrutirago (Aizkorri, Arno, Jaizkibel). Ez dira oso mendi altuak. Eguraldi ona dago iragarrita, beraz, egun polita pasatzeko aukera izango dute. Mendizale bakoitzak elkarteko txartela utziko du egokitu zaion mendiko buzoian, gero beste mendizaleren batek txartel hori jasotzeko eta bere elkartera bidaltzeko, 100 mendien lehiaketan egiten den bezala. Mendi puntan argazki bat ateratzea ere eskatu zaie. Horrelako ekimenak lehen ere egin izan ditu Alpino Uzturrek, baina azken urteotan ez. Orain, 50. urteurrena dela eta, berriro egitea pentsatu dute. Udan ere izango dira Alpinoko aktibitate bereziak: uztailean Pirineotara eta abuztuan Marokoko Atlasera joango dira Alpinoko mendizaleak.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.