
2008-06-26 | 19:35:05
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, heroinarekin trafikatzeagatik
Tolosaldean, Donostian eta Pasaian banatzen zuten droga eta epailearen esku utzi dituzte
Ertzaintzaren agenteek hiru pertsona atxilotu dituzte, Tolosan, Donostian eta Pasaian heroina banatzea leporatuta. Atxilotutakoen etxeetan egindako miaketetan, droga nahasi eta banatzeko erabili ohi den materiala topatu dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.
2008-06-26 | 17:03:26
Alpino Uzturre 112 gailurretan izango da igande honetan
Elkartearen 50. urteurreneko ospakizunen baitan, Gipuzkoako mendi puntuagarri guztietara igoko dira
Igande honetan, ekainak 29, Alpino Uzturre mendi elkartea Gipuzkoako mendi puntuagarri guztietan izango da, elkartearen 50. urteurrena dela eta.
2008-06-26 | 17:01:52
Jose Manuel Ortiz izan da garaile Sanjoanetako toka txapelketan
Ekainaren 23an jokatu zen norgehiagoka San Frantzisko ibiltokian
Sanjoan jaien baitan, Harizpe jubilatu eta pentsiodunen elkarteak toka txapelketa antolatu zuen. Txapelketa ekainaren 23an jokatu zen, San Frantzisko ibiltokian, Beotibar frontoiaren ondoan. Eskualdeko hainbat jubilatuk hartu zuten parte ekitaldian. Emaitzei dagokionez, Tolosaldekoen nahiz Tolosakoen artean, lehendabiziko postuan Jose Manuel Ortiz geratu zen. Denera 11 aldiz jo zuen txapa. Eskualdekoetan, bigarrena ere tolosarra izan zen, Juanito Zubeldia hain zuzen ere. Hirugarren postua, eskualdekoen artean, irurar batentzat izan zen, Jesus Vicenterentzat. Tolosakoei dagokionean, Angel Izagirre geratu zen hirugarren.
2008-06-26 | 17:00:50
‘Mintzalaguna’-ren datorren ikasturteko erronka hika erabiltzea izango da
Joan den ikasturtean Udal euskaltegiak martxan jarritako ekimenari jarraipena emango diote
Euskara ikasten ari direnek ikasitakoa eguneroko bizitzan txertatu ahal izateko asmoz sortu zen joan den ikasturtean Mintzalaguna ekimena. Orain, izan duen erantzuna ikusita, irailetik aurrera ere egitasmo honekin jarraitzea erabaki du Aitzol Udal Euskaltegiak. Ekimenarekin jarraituz, datorren ikasturterako asmo berri bat dute Aitzol Udal Euskaltegikoek, «mintzalaguneko saioetan, hikaz hitz egiten ikastea». Ińaki Azaldegi, Udaleko euskara teknikarien esanetan eskualdeko herrietan dezente erabiltzen bada ere, Tolosako ez dago hikaz hitz egiteko horrenbesteko ohiturarik». Hori dela eta, saio hauetna hitanoa lantzea erabaki dute.
2008-06-25 | 13:12:03
Bi adingabeko atxilotu dituzte labana batekin mehatxatuz beste adingabeko bati poltsa lapurtzeagatik
Ertzaintzak 14 eta 15 urteko bi mutiko atxilotu zituen atzo Tolosan, larderia erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima (adingabekoa hori ere) labana batekin beldurtu zuten eta eraso egin zioten poltsa lapurtzeko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez
2008-06-24 | 16:40:17
Txistularien eta Musika Bandaren emanaldia
San Joan jaien baitan, Tolosako eta Iruńeko txistulariek eta Tolosako Musika Bandak emanaldia egin zuten Berdura plazan.
Deialdiak
Egutegirako argazki lehiaketa
TOLOSA, - 2008-07-11
Jaiak
Izaskun auzoko danborradarako izen-ematea
TOLOSA, - 2008-07-23
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.