Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosa
2008ko azaroak 23, Igandea

2007-10-24 | 17:29:43

kultura

Deabruak Teilatuetan berriro hemen da, lan berriarekin

Bederatzi urteko geldialdiaren ondoren, berriz elkartu eta 1973 izeneko diskoa atera dute tolosarrek

Bederatzi urteko geldialdiaren ondoren, bere laugarren diskoa aurkeztu dute Deabruak Teilatuetan taldekoek. 1998an, "Hau da ene ondasun guztia" lanarekin gero arte esan zien beraien jarraitzaile guztiei, eta orain, ia hamar urte beranduago, "1973"rekin, berriro hemen eta elkarrekin direla erakutsi dute.

"1973" izenburupean, hamaika kantu berri biltzen ditu argitalpenak. Taldekideen esanetan, «aurreko diskoen antzekoa bada ere, 10 urteko ikuspegia nabari da». Aritz Mendieta (ahotsa), Iņigo Arruti (bateria, perkusioa, koroak), Joni Ubeda (Baxua, koroak) eta Imanol Ubedak (Gitarra, koroak) osatzen dute laukotea, eta gogotsu datoz beraien lan berriarekin.
"1973" Bonberenea ekintzak-ekin argitaratu dute. Grabaketa lanak, aurrekoetan bezala, Kaki Arkarazorekin egin dituzte, Andoaingo Garate estudioetan. Kantu ia denak beraiek konposatu dituzte, bat izan ezik. Ez baletor inor abestiko hitzak «beraiek oso gustuko duten» azpeitiar poeta batek idatzi ditu, Jose Luis Otamendik hain zuzen ere. Diskoaren diseinua Joseba Poncek egin du. Mendietak azaldu bezala, «oso gustura geratu gara diseinuarekin, gauza sinplea baina duina egitea nahi genuen eta horrela izan da». Dena den, orain, bi hilabete inguru itxaron beharko dira beraien zuzeneko emanaldiez gozatzeko. Izan ere, lehen kontzertua abenduaren 29an emango dute, Bonberenean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Deabruak Teilatuetan berriro hemen da, lan berriarekin

Deabruak Teilatuetan taldeko kideak

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.