
2008-11-21 | 18:36:04
N-1 errepidean Tolosan Irunerako noranzkoan hiru autok elkar jo dute
Auto ilara luzeak sortu dira
2008-11-21 | 16:32:26
Angel Oyarzabalek irabazi du pintxo lehiaketa
Lainoa tabernako sukaldaria da;bigarren postua Zizurkilgo Pasus-Eneako Jose Luis Garciarentzat izan da; hirugarrena, Amets tabernako Aitor Riañorentzat
"Babarrun platerkada baten betiko zaporea lortu nahi nuen», adierazi du Angel Oyarzabalek, berak irabazi baitu V. pintxo lehiaketa, babarrun jaiaren baitan.
2008-11-20 | 13:57:27
Gorren komunitatearen sentsibilizazio astea ospatuko da etzi
Egun guztian zehar izango dira ekitaldiak; tartean, Gipuzkoako antzerki talde batek bere obra estreinatuko du
Gainditzen, Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren elkarteak V. Sentsibilizazio Astea antolatu du. Honen baitan, etzi, egun guztian zehar hainbat ekitaldi izango dira. Gorrek dituzten muga eta ezintasunez jendea ohartzeko asmoz, Gorren Komunitatearen Sentsibilizazio Astea antolatzen hasi ziren duela bost urte Tolosako Gainditzen elkartekoak. Ordutik, urtero, gauza ugari egiten dituzte. Oraingoan, iaz bezala, herri kirolak, antzerkiak eta kontzertuak izango dira.
2008-11-20 | 10:57:04
'Euskal Herri euskalduna' hitzaldia izango da gaur udaletxean
Inaxio Agirre filologoa izango da hizlari
'Euskal Herriaren irrintzia autodeterminazioa' egitasmoaren baitan, Inaxio Agirre euskal filologoak hitzaldia eskainiko du gaur, 20:00etan. Ezker abertzaleak antolatutako saioa udaletxeko batzar aretoan izango da. Agirre, Tolosaldea Berreuskalduntzeko Elkartearen motorra izan zen hasieratik. Bestetik, soziolinguistika du zaletasunik handiena, eta hizkuntza egoera asko aztertu ditu. Baita euskararen normalizazioaren inguruan artikulu asko idatzi ere. Honenbestez, 'Euskal Herri euskalduna' izenburupean mintzatuko da gaur.
2008-11-18 | 17:57:14
Beldurrezko Zine Maratoia izango da larunbat gauean, Leidor aretoan
Argazki proiekzioa, film laburrak eta luzeak izango dira ikusgai, 21:30etik aurrera; 5 euro balio du sarrerak.
Beldurrezko eta fantasiazko zinemaren zaleak zortedun dira, izan ere, Leidor aretoan gai horrekin loturiko film luzeak eta laburrak izango dira ikusgai larunbat gauean.
2008-11-18 | 17:04:30
Erdilari tolosarrak eta klubak akordioa itxi dute gaur
2008-11-11 | 16:17:11
Urteko gastronomia jaialdi handienak hemen dira
Gaur aurkeztu dituzte Babarrunaren festa eta txuletarena
Urtean zehar Tolosan ospatzen diren bi jaialdi gastronomiko garrantzitsuenak gero eta gertuago dira. Hauek aurkezteko modu berezia aukeratu dute oraingoan. Izan ere, hilaren 19an hasiko den Babarrunaren festa, jaki honen prestaketan eredu den Fronton jatexean aurkeztu dute, platerra dastatzen zen bitartean. Hemendik, Julian erretegira bideratu dira antolatzaileak, abenduko lehen asteburuan ospatuko den Txuletaren festa ezagutzera emateko.
2008-11-07 | 15:31:21
AHTaren aurkako asteburuaren baitan, hitzaldia, gaur
Ekologistak martxaneko kide bat eta kaltetu bat izango dira Otxabi elkartean
Sanblaspiko gazte asanbladak AHTaren aurkako asteburua deitu du. Ekitaldien baitan, gaur, 19:00etan, Ekologistak martxan elkarteko kide bat izango da, trenak sortuko dituen eraginak azaltzeko. Berarekin batera, mintzalagun izango da, proiektuaren ondoriozko kaltetuetako bat.
Ikastaroak
Yate kapitaina izateko
TOLOSA, - 2008-11-09
Zinema
'Happy' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-11-23
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.