
2008-07-24 | 13:21:27
Santa Maria kaleko lokal batek su hartu du
12:00ak inguruan gertatu da ezbeharra eta dagoeneko itzali dute sua
Ez da zauriturik egon sutean. Udaltzaingoak azaldutakoaren arabera ez dakite oraindik ziur zerk eragin duen sutea. Auzotarren esanetan berriz, kandela bat piztuta izatean, honek sua piztu du eta bertan zeuden ohialak erretzen hasi dira. Hortik hasi da dena.
2008-07-23 | 16:23:44
Tolosako nesken traineraren aurkezpena egin dute goizean
19:00etan gaur Donostiako Kontxan lehiatuko dira Gipuzkoako Txapelketaren baitan
2008-07-19 | 18:43:37
Asier Zalakain aurrelari tolosarra gailendu da Azpeitiko IX. Erremonte Txapelketan
Izarraitz Pilotalekuan jokatu zuen partida atzo Igor Agirrezabalarekin batera
2008-07-09 | 16:18:49
Tolosaldeko Mundu Martxako plataformak elkarretaratzea egingo du ostiralean
Nagore Lassage irundarraren erailketa salatzeko 20:00etan elkartuko dira Trianguloan
Elkarretaratzea "erailketa hau salatu eta emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea denon ardura dela gogorarazteko" egingo dute.
2008-07-09 | 14:34:44
Bihar hasiko da 40. Paleta Txapelketa
Tolosa CFk antolatuta, Berazubiko frontoian izango dira partidak
10 bikote ariko dira lehian; kanporaketak bihartik uztailaren 23ra arte luzatuko dira
2008-07-07 | 12:17:47
18 urteko gizonezko bat atxilotu dute gasolindegiko langile bat eraso duelakoan
Igande goizean izan zen ustezko erasoa
Igande goizaldean Tolosako gasolindegiko langile bat erasotu zuelakoan, Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu zuen gasolindegi inguruko industria gune batean.
2008-06-30 | 13:11:32
Euskal Unibertsitatea eratzeko fundazioa sortu dute
Larunbatean egin zuten aurkezpen ekitaldia Kursaalean eta egoitza Tolosan izango du
Larunbatean Euskal Unibertsitatea eratzeko fundazioa bat sortu zuten, aurkezpen ekitaldia Kursaalen egin zutelarik. Campus nagusia Tolosan izango da. Oraingoz kideak hauek dira: UEU, AEK, EKT, Elkar Fundazioa, Ikastolen Elkartea, Ipar Hegoa Fundazioa, Kontzeilua eta Nazioa Eztabaidagunea. Urte amaieran zehaztuko dute eskainiko dituzten titulazioak zein izango diren.
2008-06-27 | 16:48:48
Juanma Lillok kontratua berrituko du Realarekin
Denbaraldi batetarako eta igoera lortuz gero, beste denboraldi bat
Juan Manuel Lillok Realaren entrenatzailea izaten jarraituko du. Gaur arratsaldean sinatu du bere kontratu berria. Urtebeteko iraupena du eta igoera lortuz gero beste urte betez luzatuko litzateke.
Jaiak
Izaskun auzoko danborradarako izen-ematea
TOLOSA, - 2008-07-23
Deialdiak
Esperientziaren Eskolarako izen-ematea
TOLOSA, - 2008-07-24
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.