
Deialdiak
Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa
TOLOSA - 2008-10-11tik 2008-11-26era
Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu dute. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu behar dira. Antolatzailea: Galtzaundi Euskara Taldea eta Ibarrako Udala
Deialdiak
Gizarte zerbitzuetako diru laguntzak
TOLOSA, Udaletxea - 2008-10-27tik 2008-11-28era
Osasun eta Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten herriko talde eta elkarteentzako diru laguntza deialdia. Informazioa, udaletxean eta www.tolosakoudala.net.
Deialdiak
TOLOSA - 2008-11-01tik 2008-12-07era
Txuletaren Festa abenduaren 5etik 8ra izango da Zerkausian. Afariak 5etik 7ra eta bazkariak 6an, 7an eta 8an. Erreserbak (40 euro) 943 697413 telefono zenbakian edo tour@tolosaldea.net helbidean.
Erakusketak
'Iparretik Hegora buruz behera'
TOLOSA, Itaie taberna - 2008-11-05tik 2008-11-30era
Ainhoa Arregi, Amaia Aramendi eta Arrate Iturbe artistek 'Iparretik Hegora buruz behera' argazki erakusketa jarri dute Itaie tabernan, Peru, Argentina eta Mozambiquen ateratako irudiekin.
Ikastaroak
TOLOSA - 2008-11-09tik 2008-11-30era
Aisialdi itsasuntzi eta yate patroi eta kapitain izateko ikastaroa Tolosan. Informaizoa: 665 724870 telefonoan.
Deialdiak
TOLOSA - 2008-11-15tik 2008-12-13era
Lizardiko eskopetarien afaria abenduaren 13an Maite Amonarriz kapitaina omentzeko eta agurtzeko. Izen-ematea, 699 551765 telefono zenbakian.
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA - 2008-11-15tik 2008-12-13era
Euskararen eguna dela eta, Kontseiluak, abenduaren 13an, BECen antolatu duen ekitaldira autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak, 15:30ean aterata tren geltokitik. Izen-ematea, Galtzaundiko egoitzan 11 eurotan (bazkideek, 8 euro). Antolatzailea: Galtzaundi Euskara Taldea
Deialdiak
Babarrun asteko herri bazkarirako txartelak
TOLOSA, Gure Kaiola elkartea - 2008-11-15tik 2008-11-23era
Babarrun Astearen baitan, urtero bezala, herri bazkaria izango da hilaren 23an Zerkausian, Gure Kaiola elkarteak antolatuta. Bazkarirako txartelak elkartean bertan erosi daitezke jada, 22 eurotan, 19:30etik 21:00etara. Baita Zerkausian ere, hilaren 23an, Antolatzailea: Gure Kaiola elkartea
Deialdiak
TOLOSA - 2008-11-19tik 2008-11-23era
Tolosako Babarrunaren Astea.
Deialdiak
TOLOSA, Iurreamendi egoitzako kapera - 2008-11-19tik 2008-11-27era
Milagrosaren bederatziurrena Iurreamendi Egoitzako kaperan, 8:00etan astegunetan, 9:00etan jaiegunetan eta arratsaldeetan, 16:00etan. Mezaren aurretik errosarioa errezatuko da.
Zinema
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-11-20tik 2008-11-23era
'Tropic thunder' filma Leidor aretoan ostiralean 22:30ean eta igandean 22:00etan.
Azoka
TOLOSA, San Frantzisko pasealekua - 2008-11-21tik 2008-11-30era
Liburu Azoka San Frantzisko pasealekuan.
Azoka
TOLOSA - 2008-11-21tik 2008-11-23era
Artisautza feria San Frantziskon: Napalur artisau taldearen 20 postu egongo dira.
Zinema
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-11-23tik 2008-11-23era, 17:00
'Go!azen' filma euskaraz emango dute Leidor aretoan 17:00etan. Sarrera doan.
Zinema
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-11-23tik 2008-11-24era
'Happy' filma emango dute Leidor aretoan igandean 19:30ean eta astelehenean (Ikuslearen eguna) 20:30ean.
Musika
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-11-23tik 2008-11-23era, 12:00
Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenezko kontzertua Leidor aretoan 12:00etan Giro arte dultzaina taldea, Udal Txistulari Banda, Maiatz akordeoi orkestra, Isidro Larraņaga akordeoi orkestra eta Tolosako Musika Bandaren partaidetzarekin. Antolatzailea: Tolosako Musika Banda
Hitzaldiak
EHUren jardunaldi informatiboa
TOLOSA, Kultur Etxea - 2008-11-25tik 2008-11-25era, 18:00
Euskal Herriko Unibertsitatearen jardunaldi informatiboa Kultur Etxean 18:00etan.
Hitzaldiak
'Nor gelditzen da nire diruarekin? Kapitalismoaren gezurra'
TOLOSA, Udal batzar aretoa - 2008-11-26tik 2008-11-26era, 20:00
Nekane Juradok 'Nor gelditzen da nire diruarekin? Kapitalismoaren gezurra' hitzaldia emango du udal batzar aretoan 20:00etan. Antolatzailea: Ezker abertzalea
Zine kluba
'The dead girl' filma zine-forumean
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-11-27tik 2008-11-27era, 19:15-21:45
'The dead girl' filma emango dute Leidor aretoan 19:15ean eta 21:45ean, zine-forumean. Antolatzailea: Tolosako Zine-Kluba
Deialdiak
TOLOSA, Zerkausia - 2008-11-28tik 2008-11-28era, 19:00
World Coffe-n inspiratutako eztabaida irekia Zerkausian 19:00etan, Tolosa 2015 plangintzaren bukaera gisa.
Antolatzailea: Udala
Antzerkia
TOLOSA, Kultur Etxea - 2008-11-28tik 2008-11-28era, 17:30
'Garraxi Ixila' Lasarteko Landaberri Antzerki Eskolak eskainitako antzezlana Kultur Etxean 17:30ean, Galtzaundi eta Tolosaldeko Hitzak antolatuta Aranzadi Zientzia elkartearen laguntzarekin. Gerra zibilaren inguruko ekimenak. Antolatzailea: Galtzaundi, Hitza eta Aranzadi
Musika
TOLOSA, Bonberenea - 2008-11-28tik 2008-11-28era, 22:30
Muyayos de raiz taldearen kontzertua Bonberenean 22:30ean.
Antolatzailea: Bonberenea
Musika
TOLOSA, Bonberenea - 2008-11-28tik 2008-11-28era, 22:30
Humus eta Naiz roxa taldeen kontzertua Bonberenean 22:30ean. Antolatzailea: Bonberenea
Antzerkia
TOLOSA - 2008-11-29tik 2008-12-07era
Titirijai 2008 txotxongilo jaialdia, Tolosako Ekinbide Etxeak antolatuta. Antolatzailea: CIT-TEE
Erakusketak
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29tik 2008-12-06era
Txotxongiloen jaialdiko erakusketa, 'Errusiarako leihoa' ikusgai Aranburu Jauregian. Antolatzailea: CIT-TEE
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.