Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosa
2008ko azaroak 23, Igandea

Agenda | Deialdiak

Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa

TOLOSA - 2008-10-11tik 2008-11-26era

Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu dute. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu behar dira. Antolatzailea: Galtzaundi Euskara Taldea eta Ibarrako Udala

Gizarte zerbitzuetako diru laguntzak

TOLOSA, Udaletxea - 2008-10-27tik 2008-11-28era

Osasun eta Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten herriko talde eta elkarteentzako diru laguntza deialdia. Informazioa, udaletxean eta www.tolosakoudala.net.

Txuleta Festarako erreserbak

TOLOSA - 2008-11-01tik 2008-12-07era

Txuletaren Festa abenduaren 5etik 8ra izango da Zerkausian. Afariak 5etik 7ra eta bazkariak 6an, 7an eta 8an. Erreserbak (40 euro) 943 697413 telefono zenbakian edo tour@tolosaldea.net helbidean.

Lizardiko eskopetarien afaria

TOLOSA - 2008-11-15tik 2008-12-13era

Lizardiko eskopetarien afaria abenduaren 13an Maite Amonarriz kapitaina omentzeko eta agurtzeko. Izen-ematea, 699 551765 telefono zenbakian.

BECera autobusak Euskararen Egunean

TOLOSA - 2008-11-15tik 2008-12-13era

Euskararen eguna dela eta, Kontseiluak, abenduaren 13an, BECen antolatu duen ekitaldira autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak, 15:30ean aterata tren geltokitik. Izen-ematea, Galtzaundiko egoitzan 11 eurotan (bazkideek, 8 euro). Antolatzailea: Galtzaundi Euskara Taldea

Babarrun asteko herri bazkarirako txartelak

TOLOSA, Gure Kaiola elkartea - 2008-11-15tik 2008-11-23era

Babarrun Astearen baitan, urtero bezala, herri bazkaria izango da hilaren 23an Zerkausian, Gure Kaiola elkarteak antolatuta. Bazkarirako txartelak elkartean bertan erosi daitezke jada, 22 eurotan, 19:30etik 21:00etara. Baita Zerkausian ere, hilaren 23an, Antolatzailea: Gure Kaiola elkartea

Tolosako Babarrunaren Astea

TOLOSA - 2008-11-19tik 2008-11-23era

Tolosako Babarrunaren Astea.

MIlagrosaren bederatziurrena

TOLOSA, Iurreamendi egoitzako kapera - 2008-11-19tik 2008-11-27era

Milagrosaren bederatziurrena Iurreamendi Egoitzako kaperan, 8:00etan astegunetan, 9:00etan jaiegunetan eta arratsaldeetan, 16:00etan. Mezaren aurretik errosarioa errezatuko da.

World coffe

TOLOSA, Zerkausia - 2008-11-28tik 2008-11-28era, 19:00

World Coffe-n inspiratutako eztabaida irekia Zerkausian 19:00etan, Tolosa 2015 plangintzaren bukaera gisa.
Antolatzailea: Udala

«  azaroa - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
         
3 4
11 12
18 23
24 30
             

Ekitaldiak gaiaren arabera

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.