San Joan egunean, igandean, kontzertu berezia emango dute Tolosako eta Iruñeko udal txistulari bandek eta Tolosako musika bandak. Urteak dira Iruñeko txistulariak etortzen direla Tolosako sanjoanetara eta Tolosako txistulariak Iruñeko sanferminetara joaten direla. Hiru musika taldeak elkarrekin ibiliko dira San Joan egun osoan zehar (diana, alardea, prozesioa, bezperak, aurreskua) eta eguerdiko 13:00etan kontzertua eskainiko dute Berdura plazan, bereziki aukeratutako errepertorio berezia interpretatuz. Gainera hiru taldeek elkarrekin Txomin Mujikaren Zestoatik Bilbora biribilketa eskainiko dute.
Garbiñe Ubeda, Kazetaria eta idazlea Tolosarra izan arren, egun Hendaian bizi da Garbiñe Ubeda (Tolosa, 1967) kazetaria. Aurten, ordea, kazetari lanak idazle lanarekin tartekatu beharko ditu. Agustin Zubikarai beka irabazi [...]
Irakurri gehiago










