Atzoko eta gaurko bertsoak kantagai izango dira martxoaren 16an, Lizardi elkartean

2012/03/02
Nork

Galtzaundi Euskara Taldeak eta Lizardi elkarteak elkarlanean antolatu dute, datorren martxoaren 16rako, Bertso Zakutoa. Bertso ezagun eta ezezagunak abesteko aukera izango da,  Antton Iztueta altzotarraren zuzendaritzapean. Letrak eta irudiak nahastuz, aspaldiko bertsolarien (Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Pello Errota…) eta gaur egungoen (Lizaso, Lujanbio, Egaña, Peñagarikano…) bertsoak izango dira kantagai, afaldu ondoren.

Sarrerak salgai ipiniko dituzte datorren astelehenetik aurrera, alde batetik, Galtzaundik Nafarroa etorbideko 6. zenbakian duen bulegoan, eta bestetik, Orbela eta Xirimiri tabernetan, 25 euroren truke.

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)