Plaza Berrian sokamuturrarekin gozatu dute

 

Tolosako inauterietan zezenek euren lekua izan ohi dute, bai zezen plazan eta baita kalean ere. Plaza Berrian sokari lotuta askatzen dituzte zezenak, Astelenitan eta Asteartitan. Inauteri hauetako sokamuturraren lehen eguna, beraz, gaurkoa izan da. Arco Iris txarangaren doinuek zabaldu dute zezen jaia, eta hortik aurrera, errekortari lanetan aritu dira Plaza Berrian elkartu diren korrikalariak.
Sokamuturra hasi aurretik, udaletxeko langileak plaza prestatzen ari zirela, udaltzainek lan dezente izan dute. 16 urtetik berako nerabeek ezin dute sokamuturrean parte hartu, eta udaltzainei erabaki hori betearaztea tokatu zaie. Nerabe itsurako guztiei adina galdetu die lehenik, eta erantzutean hanka sartzen zuenari, plazatik hesiaren atze aldera pasatzeko gonbitea luzatu die.
Ordubete eskaseko saioan, hiru zezen txiki atera dituzte plazara. Adardunek ez dute inor harrapatu, eta korrikalarien erorikorik egon ez denez, sokamuturrean ez da zauriturik izan. Kolpeak hartu dituzten bakarrak zezenak izan dira, lurra irristakorra baitzegoen. Bigarren zezenak, krisi ekonomikoaren aurrean zerbait egin nahi izan du, izan ere, Plaza Berrian dagoen banketxe baten kristala ez du ikusi eta itsu-itsuan jo du adarrekin.
Sokamuturra gustuko dutenek, kalean zezenak ikusteko bigarren aukera bihar izango dute. Korrika ibili direnek eta ibili nahi dutenek, biharkoa aprobetxatu beharko dute, sokatira eta inauteriak bihar amaitzen baitira.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean   duela 14 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaEuripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Ana [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]