Tolosako inauterietako Astelenitan aisialdi taldeek jartzen diote kolorea jaiari. Gaurkoan, koloreaz gain, eguzkia ere eraman dute San Frantzisko pasealekura ehunka haurrek.
San Bernardo, Ttenttek, Txiribitu, Kirikiño, Kazkabarra eta Atsedena aisialdi taldeetako kideak gogotsu atera dira kalera goizean, dantza eta kantuen bidez, azken asteetako lana mundu guztiari erakustera. Emanaldi bakoitzaren inguruan jende ugari elkartu da, eta txaloak banatzeko ez dute aukerarik galdu.
Kirikiñok ospakizun berezia egin du, taldearen 25. urteurrena izaki. Orain arteko mozorroei omenaldia egin die, Willi Fog-en laguntzarekin munduari bira emanaz. San Bernardokoak mexikarrez atera dira, kaktus eta guzti. Ttenttek denboran atzera egitea erabaki du, Cro Magnon garaia gertutik ezagutzeko. Ibarrako Txiribituk, Jackson anaiak izan dituzte gogoan, eta Atsedenak Lacasito goxokiekin egin du dantza eta jolas. Kazkabarrak azkenik, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ugari ekarri ditu. Aipatu behar da, Kazkabarrak euskarazko abestiak bakarrik erabili dituela dantzarako.
Hilabetez Bonbereneako grabaketa estudioan lanean aritu eta gero, Glaukoma Sound System musika taldeak bihar gauean aurkeztuko du taldearen izen bera hartu duen lehen lana, Bonberenean bertan. Glaukoma Sound System musika taldeko baxu jotzailea eta abeslaria dira, Asier Arandia (Tolosa, 1988) eta Juantxo Arakama (Tolosa, 1989) , hurrenez hurren. Taldearen izen bera [...]
Irakurri gehiago










