Elena Cal hil zuen gizona ‘persona non grata’ izendatzeko eskatuko dute

Pablo Jorge Simao, 2010eko urtarrilean Elena Cal labankadaz erail zuen gizona, persona non grata izendatzeko eskatuko dute udalean mozio baten bidez, Tolosako Bilgune Feministak eta Berdinbide elkarteak.
Pablo Jorge Simaori hasieratik egotzi zioten hilketa, eta espetxera bidali zuten. Epaiketa, ordea, ez zen urte eta erdi beranduagora arte egin; fiskalak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu zuen arren, epaileak hiru urte eta erdiko zigorra ezarri zion, «erailketa aurrez pentsatu gabea eta zuhurtziagabekeriazko homizidioa» izan zela leporatuz. Gaur egun, bi urte kartzelan pasa eta gero, Tolosan bizi da Pablo Jorge Simao.
Egoera honen aurrean, lehenik eta behin, Tolosako Bilgune Feministak eta Berdinbidek, «guztiz salatu nahi» dute, epaileak hartu duen erabakia: «Berriz ere agerian geratu da emakume erasotuek justiziaren aurrean duten babesgabetasuna». Kasu zehatz honetan, Elena Cal eskalea izateak «eragin zuzena» izan duela uste dute Bilgune Feministak eta Berdinbidek: «Horrek hirugarren mailako herritar bilakatzen al du? Ahanzturan geratu behar al du bere izateak, eta lur azpian bere duintasunak? Ez gaude horretarako prest».

«Ez goaz kartzela babestera»
Agerraldian, argi utzi dute ez doazela espetxe sistema babestera; beren helburua «epai bidegabe honen ondorioa argi azaltzea» da: «Ondorio nagusietako bat hauxe da: Elena Cal erail zuen gizasemea ezer gertatu ez balitz bezala dabil Tolosako kaleetan».
Honen aurrean Tolosako Udalak ere bere ardura duela uste dute Tolosako Bilgune Feministak eta Berdinbidek, eta hiru eskaera zehatz egin nahi izan dizkiote udalari.
Batetik, Pablo Jorge Simaori diru laguntzarik ez ematea eskatu nahi diote Tolosako Udalari. Era berean, Pablo Jorge Simao persona non grata izendatzeko proposamena luzatuko diete udal ordezkariei. Azkenik, indarkeria sexista sufritu duten, eta gaur egun pairatzen duten emakume guztien omenezko oroigarri bat ezartzea eskatuko diote udalari: «Ahanzturan gera ez daitezen, beste emakume askorekin gertatu izan den bezala».

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian adierazi dute epai bakarra "guztion absoluzioa" dela, eta zintzilik dauden epaiketa politiko guztiak bertan behera uzteko eskaera egin dute. <a href="http://paperekoa.berria.info/harian/2012&mdash…


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pakea Bizkaia etzi Hondarribian lehorreratuko da gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango dira, eta 17:30etik 19:30era gainontzeko bisitari guztientzat irekiko dute. Ekimen honen helburu nagusia Pakea Bizkaia proiektua azaltzea da, hala proiektua hedatu


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 16 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.