Norvegiarren parkean 17 magnolia landatuko dituzte Zuhaitz eguna dela eta

Iurre auzoko Norvegiarren parkea izango da aurtengo Zuhaitz eguneko guneetako bat; lore horidun 17 magnolia landatuko dituzte larunbat goizean. Horrez gain, urteroko azoka berezia izango da Trianguloa plazan.
08:00etan lehenengo postuak jartzen hasiko dira, eta eguerdiko 14:00ak bitarte izango da, zuhaitzak, zuhaixkak, bonsaiak nahiz landareak ikusteko aukera. Iaz bezala, landare ekologikoak ere eskuragarri izango dira azokan.
Euskal Herri osoko hamasei mintegik parte hartuko dute larunbateko Zuhaitz eguneko azokan, eta udalak aipamen berezia egin nahi izan die, larunbatero Atadi kalean jartzen diren ondoko mintegiei: Donostiako Agirretxe mintegia, Zegamako Arakama mintegia, Ataungo Dorronsoro mintegia, Albizturko Lasa mintegia eta Anoetako Urkizu mintegia. Larunbat honetan ere Tolosan izango dira, baina fruta arbolak, baso landareak, apaingarriak, zuhaitzak eta zuhaixkak ekarriko dituzte, eta ezohiko txokoetan jarriko dituzte beren postuak.
Aipaturiko mintegiez gain, ordea, beste batzuk ere parte hartuko dute: Aranburu (Aginaga), Areitio (Zaldibar), Belar (Zaldibar), Blasenea (Zarautz), Chavarri (Alfaro), El montañés (Tafalla), Guillen (Pueyo), Islaza (Pasai San Pedro), Magalarte (Zamudio), Victor Lasa y otra CB (Albiztur), Irun Bonsai (Irun)eta Txomin Bilbao (Kortezubi).
Azkenik, Tolosako zuhaitzak eta landaredia ezagutzeko helburuz, Trianguloan bertan informazio puntua jarriko du udalak goiz osoan zehar.

Gazteak naturara hurbilduz
Azokaz gain, udaleko Ingurumen sailak, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako jarduera prestatu du, Ingurumen eskolaren laguntzaz.
Horrela beraz, goizean, gymkana egingo dute neska-mutilek, Iurre auzoan: «Ikasleek zentzumenekin esperimentatuko dute, hitzekin jolastu edo mimikaren bidez baso bihurtu». Eguerdira bitarte ariko dira jolasean.  .

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian adierazi dute epai bakarra "guztion absoluzioa" dela, eta zintzilik dauden epaiketa politiko guztiak bertan behera uzteko eskaera egin dute. <a href="http://paperekoa.berria.info/harian/2012&mdash…


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pakea Bizkaia etzi Hondarribian lehorreratuko da gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango dira, eta 17:30etik 19:30era gainontzeko bisitari guztientzat irekiko dute. Ekimen honen helburu nagusia Pakea Bizkaia proiektua azaltzea da, hala proiektua hedatu


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 15 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.