Asteartetik asteazkenerako gauean hiru lapurreta izan ziren Tolosan, horietako bat Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzako egoitzan. Egunkarian sartzeko ateko kristala puskatu zuten.
Iturri ofizialek esandakoaren arabera, hala ere, ez zen lapurreta bakarra izan, izan ere, beste bi tokitan ere lapurtu dute; Berazubiko estadioan, eta Zabalarreta parkeko behealde batean. Hiruetan ateko kristala puskatuta sartu ziren lapurtzera. Ertzaintzak, oraindik, ez du datu gehiagorik, eta lapurretak ikertzen ari da.
Hilabetez Bonbereneako grabaketa estudioan lanean aritu eta gero, Glaukoma Sound System musika taldeak bihar gauean aurkeztuko du taldearen izen bera hartu duen lehen lana, Bonberenean bertan. Glaukoma Sound System musika taldeko baxu jotzailea eta abeslaria dira, Asier Arandia (Tolosa, 1988) eta Juantxo Arakama (Tolosa, 1989) , hurrenez hurren. Taldearen izen bera [...]
Irakurri gehiago











