Gutuna: “Pausoka”

Egun, historiaren irudi nahiko nahasia daukagu. Historiaz mintzatzen den edozein liburu hartuta uler dezakegu hori. Normalean, Historia idazterakoan gertakizun handiak jasotzen dira: gudak eta gerrateak, itunak, erakunde desberdinen sorrerak… Oso gutxitan idazten da historiaren beste gertakizunei buruz, gertakizun txikiei buruz.
Adituen arabera, gure oroimen kolektiboa gordetzerakoan beharrezkoak dira beste metodologia eta paradigma batzuk. Garrantzitsua da, testuinguru txikietan gertatutako gauza txikiak jasotzea, horiek direlako mundua aldatzen dutenak.
Tolosan orain dela gutxi, gertakizun bi izan ditugu. Bi gauza, nahiko txikiak, eta aldi berean oso handiak. Nahiz eta historiaren narrazio ofizialetatik kanpo mantenduko diren, ez dira galduko.
Hementxe gorde nahi ditugu; irakurle eta protagonisten oroimen eta garunean idatzita utziko dugu. Tolosako Casino eta San Esteban herri elkarteek, bi emakume onartu berri dituzte bazkide bezala. Isil-isilik egin dute, inori ezer esan gabe. Baina Tolosako Udalalari txori batek eman dio horren berri, eta berdintasuna eta parekidetasuna Udal honen helburu nagusietariko bat denez, ezin utzi oharkapean pasatzen.
Tolosako Udalak eta bertan lanean dihardugun pertsonek, eskerrak eman nahi dizkiegu gertakari historiko honen protagonistei eta Tolosako herriari. Agian historia liburu handietan ez da gordeko 2011. urtean Tolosan gertatutakoa, baina gure herriarentzako izugarrizko aurrera pauso bat izan da eta guk ondo erregistratuko dugu datu hau, gehien maite izan ditugun beste gertakariekin batera.
Denok ezagutzen ditugu beste herri batzuetan genero kontuek ekarri dizkieten iskanbilak eta gatazkak. Oso gutxitan jabetzen gara gure herrietan jorratzen ditugun ohituren egituretan, generoak duen talkaz. Berdintasun kontuetan aldaketak bideratu nahi direnean, garrantzitsuenak gertakari txiki horiek izaten dira.
Pixkanaka erortzen diren euri tantak bezala, errekaren indarra hartzen dutelako. Herria osatzen duen pertsona bakoitzak du ardura, horregatik, gutxi batzuek emandako pausoak, eredu indartsuak sor ditzakete. Hementxe ditugu Tolosa herriaren lehenengotariko pausoak; ez lehenengoak, lehenago ere arlo honetan pausoak eman dituztenak bai baitaude eta aurrerantzean ere emango dituztenak izango diren esperantza baitugu.
Orain artekoak euri tanta oso txikiak izan dira, berdintasunaren zelaian dagoen lehorteari aurre egiteko nahikoak izan ez direnak; baina espero dezagun aurrerantzean euri horiek zaparrada bihurtzea, etenik gabeko bidea izatea da.
Pausoz pauso osatzen den bide kolektibo horietako bat, eta euri tantak bezala, bata bestearen atzean etortzea.
Eskerrak berriro ere denoi, ardura hartzeagatik eta herritarrak heldua izateagatik. Mila esker egin duzuenagatik.
Bide batez, elkarte guztiak gonbidatzen zaituztegu, berriro martxan jarriko dugun lanketaren hurrengo fasean parte hartzera. Denon lana beharrezkoa baita berdintasuna lortzeko bidean.

Miren Urkola. Tolosako Udaleko Parekidetasun zinegotzia.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian adierazi dute epai bakarra "guztion absoluzioa" dela, eta zintzilik dauden epaiketa politiko guztiak bertan behera uzteko eskaera egin dute. <a href="http://paperekoa.berria.info/harian/2012&mdash…


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pakea Bizkaia etzi Hondarribian lehorreratuko da gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango dira, eta 17:30etik 19:30era gainontzeko bisitari guztientzat irekiko dute. Ekimen honen helburu nagusia Pakea Bizkaia proiektua azaltzea da, hala proiektua hedatu


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 14 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.