Biharko txupinazoarekin hasiko dira Tolosako San Blas auzoko jaiak

2012/02/01
Nork

Ostiralean San Blas eguna ospatuko dute auzoko baselizan, baina bihar iluntzean hasiko dira jaiak. 18:00etan txupinazoa egingo dute, eta jarraian disko festa izango da.

San Blas jaien egun garrantzitsuena, ordea, ostirala izango da. 11:00etan meza nagusia egingo dute, eta hain tradiziozkoa den bertako produktuak bedeinkatu dituzte. 12:30ean, berriz, Toka lehiaketa izango da, bai auzotarrentzat, eta baita jaiak antolatzen dituzten Emendek elkarteko kideentzat ere. Arratsaldean, berriz, Elustondo anai-arrebak ariko dira trikitia joaz, 18:00etatik 21:30era.

Larunbatean, otsailaren 4an, haurrentzako jolasak egingo dituzte 12:00etan. Arratsaldean toka txapelketa izango da berriz, eta 18:30etik 21:30era disko festa izango da.

Otsailaren 5a izango da San Blas jaien azken eguna. Goizean goiz, 09:30ean, diana izango da Konponezinak txarangaren eskutik. 11:00etan, berriz, meza izango da, auzoko eta elkarteko zendutako bazkideen alde. Eguerdian, Amarozko dantzariek euren saioa eskainiko dute; Unai Otaño eta Iñaki Azurmendi aizkolariak, nahiz Peñagarikano eta Mendiluze bertsolariak ariko dira jarraian, bazkaldu aurretik.

Arratsaldean, azkenik, bertsolarien bigarren saioarekin eta trikitilariekin amaituko dira San Blas auzoko jaiak.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pakea Bizkaia etzi Hondarribian lehorreratuko da gunean   duela 12 segundo · Ikusi

    Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango dira, eta 17:30etik 19:30era gainontzeko bisitari guztientzat irekiko dute. Ekimen honen helburu nagusia Pakea Bizkaia proiektua azaltzea da, hala proiektua hedatu


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 11 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 18 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…