Tolosako txotxongiloen nazioarteko zentroak, Topic-ek, 2012. urteko Museo Europarra izateko izendapena jaso berri du. Epaimahaiaren erabakia datorren maiatzean jakinaraziko dute, Portugalen.
2011. urtean, Topic-ek 14.000 bisitari baino gehiago jaso zituen, eta Colorinen erakusketa aipagarrienetakoa izan da. Zentroak antolatutako tailer eta ikastaroek ere harrera ona izan dutela diote.
Hilabetez Bonbereneako grabaketa estudioan lanean aritu eta gero, Glaukoma Sound System musika taldeak bihar gauean aurkeztuko du taldearen izen bera hartu duen lehen lana, Bonberenean bertan. Glaukoma Sound System musika taldeko baxu jotzailea eta abeslaria dira, Asier Arandia (Tolosa, 1988) eta Juantxo Arakama (Tolosa, 1989) , hurrenez hurren. Taldearen izen bera [...]
Irakurri gehiago












