Bake Astea ospatuko dute, datorren astean, Hirukide ikastetxean. Aurreko urteetan bezala, asteleheneko jarduerari eman diote garrantzia; eskolarteko bakearen eta biolentziaren aurkako eguna ospatuko dute, Ghandiren heriotzaren urtemuga probestuz. Trianguloa plazan bilduko dira Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorako ikasle eta irakasle guztiak: “Gure eguneroko bizitzan biolentziarik ez dugula nahi adieraziko dugu eta mundu guztian zehar desio hori zabaltzeko asmoa ere bai”. Era berean, suziria jaurtiko dute kultur etxeko balkoitik, Bake Asteari hasiera emateko.
Hilabetez Bonbereneako grabaketa estudioan lanean aritu eta gero, Glaukoma Sound System musika taldeak bihar gauean aurkeztuko du taldearen izen bera hartu duen lehen lana, Bonberenean bertan. Glaukoma Sound System musika taldeko baxu jotzailea eta abeslaria dira, Asier Arandia (Tolosa, 1988) eta Juantxo Arakama (Tolosa, 1989) , hurrenez hurren. Taldearen izen bera [...]
Irakurri gehiago












