Migel Zeberio: “Doinu eta piezak normalean entzuten ez diren formatuan entzuteko aukera eskainiko du kontzertuak”

2012/01/25
Nork

Et Incarnatus orkestrako zuzendaria da Migel Zeberio (Tolosa, 1966), eta datorren ostiralean, Leidorreko oholtza gainean ariko dira, Eñaut Elorrieta, Baigorriko Gaiteroak, Amaren Alabak, eta Lask abesbatza lagun dituztela. Elkarlanean sortutako emanaldi honen inguruan aritu da Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA egunkariarekin. Biharko elkarrizketaren aurrerapena, jarraian.

Zer ikusiko dute ostiralean Leidorrera bertaratzen direnek?

Buf! Ba denetatik, gauza asko ikusi ahal izango dituzte. Kartelean ikus daitekeen bezala, talde asko ariko gara elkarrekin, eta jende hau guztia elkarrekin aritzeko arrazoia Et Incarnatus orkestrako kideok Baigorriko Gaiteroekin dugu harremanetik dator; badaramatzagu urte batzuk beraiekin elkarlanean. Dultzaina jotzeaz gain, Baigorriko Gaiteroek urtero Baigorriko Nafarroaren Eguna antolatzen dute, udaberri inguruan. Urtez urte, musikaren inguruan zerbait berria eskaintzen eta sortzen saiatzen dira; gaitaren soinua txertatzea gustatzen zaie, baina ahal duten neurrian, hemen inguruko zein kanpoko talde, formazio eta estilo uztartzen saiatzen dira beren emanaldirako. Normalean, beti gauza berritzaileak izaten dira, eta guk iaz parte hartzeko zortea izan genuen, eta baita duela hiru urte ere; bertan sortu zen, beraz, Leidorreko emanaldiko ideia.

Baigorriko emanaldi hartan ere Eñaut Elorrieta eta Lask abesbatza zuekin izan ziren, ezta?

Bai, gutxi-gorabehera, han eskaini genuenaren antzeko formatoa izango du ostiralekoak ere. Tolosak dituen bereizgarrietara egokitutako aldaketa batzuk izango ditu kontzertuak, eta Inaute-garaia hurbil dagoela ere nabariko da ikuskizunean, baina esan bezala, Baigorriko hari berari jarraituko diogu.

Eta zer nolako errepertorioa prestatu duzue emanaldi honetarako?

Programan askotariko doinuak daude: kantu herrikoiak, Ken Zazpiren errepertorioko abesti ezagunak, Xabier Leteren eta Mikel Laboaren bertsio batzuk, Inauterietako musika, Lask abesbatzaren Yau Samayaye diskako kantu berriak,… Egia esan, errepertorio zabala da, eta nire ustez, doinu eta piezak normalean entzuten ez diren formatuan entzuteko aukera eskainiko du kontzertuak. Adibidez, Ken Zazpiren musika orkestraren laguntzaz entzuteko beste aukerarik ez da izan momentuz.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 12 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]