Smartphone-ak marketing munduan erabiltzeko ikastaroa

Smartphone-ak eguneroko bizitzarako «ezinbesteko tresna» bilakatu direla eta, Tolosaldean Ikastn-ek Mugikorrak eta Smartphone-ak: Industriara gerturatzea, joerak eta marketing-a izeneko ikastaroa antolatu du.
Telefono mugikorren munduan azken urteotan gertatu den iraultza etabilakaera azalduz, sektore honetako joerak azalduko dituzte tailerrean, honek guztiak marketing-erako izan ditzakeen erabilerak zehaztuz. Horrela beraz, antolatzaileek ikastaroa garatzen ikasteko tailer teknikoa ez dela izango nabarmendu dute; «industria honi lotutako galdekizunak aztertzeko espazioa» izango dela diote.
Ikastaroan edozein herritarri zuzendua da, eta bereziki, enpresariei, udal teknikariei, ekintzaileei, marketing arduradunei, merkatariei, irakasleei, turismo agentziei, elkarteei nahiz publizitate edo web agentziei.
Ikastaroa 25 ordukoa izango da, Tolosan, eta saioak asteartetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara bitarte; otsailaren 28an hasi, eta martxoaren 27an amaituko da tailerra. Gaztelera erabiliko dute ikastaroan, eta amaitzen dutenei ziurtagiria banatuko diete.
Izena emateko epea urtarrilaren 23an hasiko da, eta 25 euroko ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek. Informazio gehiagorako, 615 77 56 78 telefonora dei daiteke, edo info@ikastn.com helbidera idatzi.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 4 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 12 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]