Hirukide zoriondu du Kontseiluak adimen emozionala lantzeagatik

2012/01/02
Nork

Tolosa Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak seigarren aldiz egin zuen pasa den hilean hezkuntza arloko jardunaldia. Aurtengoan Hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean goiburupean egin zuten jardunaldia. Bertan, alde batetik zenbait ideia garatu zituzten, eta bestetik, esperientzia praktikoa ere izan zuten. Azken atal honetan, Tolosako Hirukide ikastetxeak parte hartu zuen, Lakuntzako ikastetxe publikoarekin, eta Hendaiako ikastolarekin batera. Esperinetzia praktikoari dagokionez, Hirukidekoak zorionduak izan ziren ekimen asko eta sekuenziatuak izateagatik, adimen emozionalean lantzeagatik, baita oinarri sendoko eta ikastetxeko estamentu guztiak biltzen dituen Hizkuntza plangintza osatua izan eta martxan dugulako, emaitza gero eta hobeak lortuaz. Ondorioak Horiek horrela, bilkuran, besteak beste, Paul Bilbao eta han bildutako adituek 0-3 urte adin artean haurrak hizkuntzaz jabetzen hasten direla azaldu zuten. Honen ondorioz, «erraztasun handiagoarekin bereganatzen dute euskara etxeko hizkuntza ez den kasuetan ere», esan zuen. Adin horretatik aurrera, beste hainbat mekanismok eta alde psikologikok parte hartzen dutela aipatu zuen, batez ere ikaskuntzaz eskuratzen den hizkuntzaren irakaskuntzan. Adinean zenbat eta aurrerago hasi euskara irakasten, orduan eta konplexuagoa izango zaio hizkuntza bereganatzea haurrari. Horra hor, 0-3 urteko haurren euskalduntzea hain indartsu azpimarratzako arrazoia.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 24 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 11 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]