Emakumea lan munduan sartzeko akordioa sinatu dute

makumeek euren lana eta bizitza pertsonala uztartzeko lan egiten duen Konfia enpresak eta Tolosako Udalak hitzarmena sinatu dute. Akordio honen arabera, udalaren jabetzakoa den lokal bat erabiltzeko eskubidea izango du, bost urtetan zehar, Konfia Bateragarritasun Zerbitzuak enresak.
Ibai Iriarte alkateak eta Maria teresa Hernandez Konfia-ko kudeatzaileak sinaturiko hitzarmenari esker, enpresak Tolosako errealitatea «gertutik» ezagutzeko aukera izango du, udalaren lokala egoitza moduan hartuko baitute. Horrela, kontraturik gabe eta egoera txarrean lanean ari diren hainbat emakume tolosar kontratatu ahal izango dituzte, Tolosako Udaleko gizarte zerbitzuekin harremanetan jarriz.
Bereziki, Konfia-k akordioaren bidez, guraso bakarreko familietako emakumeak edo genero indarkeria jasan dutenak lan munduan txertatzea lortu nahi du. Bide honetan, Tolosako hainbat agenteren laguntza izango du enpresak: Gizarte zerbitzuak, Lanbide, Tolosako herria eta enpresen sareak.
Konfia-k bere helburuak lortzeko lan dinamika bat jarraituko du. Lehenik eta behin, Tolosako Gizarte zerbitzuetako ordezkariek, Lanbideko arduradunekin batera, Konfia-ren aktibitatearen profilera egokitzen diren, eta txertatze konbenioa sinatu duten emakumeen izenak emango dizkiete enpresako langileei. Zerrendako emakume bakoitzaren egoera banan-banan aztertu ondoren, Konfia-k formazio jakin bat eskainiko dio emakume bakoitzari, eta lan eskaintza egokiak bilatzen saiatu ondoren, ohiko lan merkatuan sartzea izango da Konfia-ren azken lana.

Lau esparrutan lanean
Konfia enpresak lau esparru nagusitan lan egiten du: haurrentzako zerbitzuetan, garbiketetan, hirugarren adinekoentzako arreta zerbitzuan eta espresentzako bateragarritasunean.
Enpresai buruzko informazio gehiago www.konfia.net webgunean, edo 943 36 85 61 telefonoan eskura daiteke. Hala ere, irailetik aurrera, Nafarroa etorbideko 6-3 zenbakian (Correos-eko eraikinean) izango da enpresaren egoitza berria.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 10 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]